Kaixo irakurleok:
Blog honen bidez saiatuko naiz eskola porrotari buruzko gehiago ikastarazten.
Irakurri, ikusi eta entzun arretaz! Baliagarria izan daiteke eta!
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2010-05-27

Komikia

Sarrera hau, nire gaiarekiko lotura duen blog batean aurkitu dut.


Blog horren idazleak esaten duenez, azkenaldietan hainbat izen ematen diote eskola porrotari.
Lehen ikasleak "alfer hutsak" besterik ez ziren.
Gaur egun, ordez, egoerak aldaketa handia izan du, guztiz aldatu da.

2010-05-26

Neuk egindako Power Pointa: TXANELA

Power Point hau "Eskola gunearen antolakuntza" ikasgaian egin nuen.
"Txanela" proiektu berritzaile bat da, non ikasleen motibazioa piztea helburu nagusiena den.
Proiektu honetan bai ikasleak bai irakasleak motibagarriago egiten dituzte lanak.

Nire blogarekin zerikusia duen beste blogaren sarreraren komentarioa

Hona hemen aipatzen ditudan bloggaren sarrera ikus dezakezue:





ZER GERTATZEN ARI DA GURE IKASLEEKIN?
Eskola porrota, drogen kontsumoarekin lotuta dago.
Arazoa gero eta larriagoa da.

ZERGATIK?
Gero eta kontzumitzaile gehiago daudelako.
Gainera kontzumitzaile hauek, gero eta adin gutxiago dute.

ZER ERAGINA DU?
Eskola porrota, gero eta nabarmenena eta kexkatzekoa.

Podomatik ateratako audioa

Motibazioa pizteko 6.mailan dauden ikasleek Podcast egingo dute.
Ikasle bakoitzak testu bat sortzeko gai izan behar du, baita kontatzeko gai ere.
Hona hemen entzun dezake ikasle baten sortutako testua:



2010-05-25

Nire bideoen zerrenda

Hemen ikus dezakezue eskola porrotaren zerikusia dtuen bideo batzuk.
Interesgarriak irudituko zaizkizue!!

2010-05-24

Eskola porrotari buruz hitz egiten duen bideoa

Espainian kezkatzekoa da bizi ari garen egoera.
Eskola porrota Europako beste estatuekin konparatuta, alde handia dago,
batez-bestekoa gainditzen dugu.


2010-05-21

Albistea

Aldizkari honetan 8º eta 9º orrialdetan, albiste oso interesgarria argitaratu zuten.
Berriak jakinarazten digutenez, eskola porrota ekiditeko asmoz, zenbait aldaketa ezarri nahi dira gaur egungo hezkuntza sisteman.
Aipagarriena izango da DBH-ko azken maila Batxilergora eta Lanbide Heziketara bideraturik egongo dela; iksleriaren gehiengoak tutuluren bat izan dezan.







Taula

Taula honetan Kalitate eta Ebaluazio Institutu Nazionalak egindako ikerketa baten emaitzak agertzen dira. Ikus dezakegunez, oso nabarmena da eskola porrota.




2010-04-21

Arazo larria dugu

Eskola porrota gaur egun hezkuntza sistemak bizi duen arazo larrienetako bat da. Porrotaren ondorioen garrantzia eskolaren esparrutik at hedatu da, eta herrialde garatu guztietan dago maila batean edo bestean zabalduta. Datuek argi erakusten dute zenbaterainokoa den arazoa. Guraso eta hezitzaileen lan komuna oinarrizkoa da hazten ari den errealitate kezkagarri honi aurre egiteko. Arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea da


Kalitate eta Ebaluazio Institutu Nazionalaren datuen arabera (INCE), Espainiako ikasle nerabeen herenak, DBH-ko ikasleak, alegia, kalifikazio negatiboak ditu. Irakaskuntza ertainean ikasleen %32 ikasturtea errepikatzen du, %35 ez du 2. DBH ongi amaitzen, %48 ez du batxilergoa gainditzen, unibertsitatean ikasketak uzten dituztenen portzentajea, berriz, %50ekoa da.

Espainian lau haurretatik batek porrot egiten du ikasketetan, horrek dakartzan arazoak kontuan hartuz, baita psikikoak ere. Matematika, hizkuntza eta ingelesa dira eskola porrot portzentajerik altuena eragiten duten gaiak. Europako batez besteko datuak kontuan hartuz (%20), Espainiako porrot indizea %29koa da gutxi gorabehera, Portugal soilik dago Espainiako estatuaren aurretik, %45ekin gutxi gorabehera. Estatistika ofizialek adierazten dute eskola porrotik handiena duen komunitatea Kanariar Uharteak dela %35,8ko portzentajearekin; Asturiasek du portzentajerik baxuena %14,4koarekin eta Nafarroak jarraitzen dio %17,3koarekin. Euskal Autonomi Erkideagoko portzentajea %17,5ekoa da.

2010-03-24

Mapa Kontzeptuala

Egin dugun mapa kontzeptuala 175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa da.
Dekretu honetako 20. orrian zehaztu gara.
Mapa honen egileak:
Saray Ferrández
Garazi Gangoiti