Kaixo irakurleok:
Blog honen bidez saiatuko naiz eskola porrotari buruzko gehiago ikastarazten.
Irakurri, ikusi eta entzun arretaz! Baliagarria izan daiteke eta!

2010-05-20

Zer egin dezakete gurasoek?


Eskolako porrota ez da gauetik goizera agertzen den zerbait.
Eta, gainera, arazo horri aurrea hartzea badago, hasiera-hasieratik
neurri egokiak hartuz gero.
Txiki-txikitatik estimula ezazu umea.
Ume baten aurreneko urteak erabakigarriak dira garapen
intelektualerako. Garrantzi handikoa da, beraz, estimulu egokiak
eskaintzea, galderak eginez,musikaren laguntzarekin, marraztera
bultzatuz, etab.
Eredu ona emaiozu
Umeak zer ikusi, hura ikasi. Horrexegatik, garrantzitsua da zuri ere kultura interesatzen zaizula umeari azaldu eta frogatzea: liburuak gomendatuz, antzerki-aretoetara edo erakusketetara joanez…
Ikasketekiko interesa azaldu
Eta ez notekin bakarrik. Zein liburu ari den irakurtzen galde iezaiozu edo
etxeko lanekin laguntza eskaini.
Denbora asko ez bada ere, minutu batzuk berarekin ematea benetan
eskertuko dizu.
Ez exijitu gehiegi
Gurasook beti nahi dugu onena gure seme-alabentzat, baina kontuz!
Ez nekatu eskolaz kanpoko jarduerekin, klase bereziekin, etab.
Emaitza okerragoak lortzeko arriskua
dago.
Sekula ez egin konparazioak
Ume bakoitzak bere maila du, ez bere anai-arrebena.
Irakaslearekin harremanetan egon.Behin eta berriz hitz egin harekin.
Aholkua eskatu eta jarraitu beharreko estrategiarik onena hitzartu.
Batasunak indarra ematen du.

Ikasteko teknikak

IKASTEN ERE, IKASI EGITEN DA
“Saiatzen naiz, baina ez zait sartzen”,
“Ez dut ulertzen irakasleak esplikatzen duena”
“Aurreko egunean ikasi nuenaz ez naiz gogoratzen”...
Ziur behin baino gehiagotan entzun ditugula esaldi horiek edo antzeko beste batzuk gure seme-alaben ahotik. Eta ez dira aitzakia hutsak.
Sarritan, eskolako porrota kontzeptuak modu egokian ez asimilatzearen ondorioa
izan daiteke, ikasten ere ‘ikasi egiten da eta’.
Jende guztiak ez daki kontzeptuak modu egokian memorizatzen,ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten, gaiak laburtu eta antolatzen eta abar.
Badira lan horiek guztiak egiteko berezko trebetasuna duten ikasleak,baina beste batzuek, ordea, eta horrelakoak dira gehienak, laguntza beharko dute ataza horiek egiteko.
Horrexegatik, ikastetxe batzuetan jadanik hasi dira ikasleei trebakuntza hori ematen. Zure kasuan horrela ez bada, lasai, zure semearen edo alabaren tutoreak
edo irakasleak lagundu ahalko dizulako.

Arrazoiak bilatu

Egoera horren aurrean egin beharreko lehenengo gauza gure semearen edo alabaren errendimenduari eragin diezaioketen kausa edo arrazoi posibleak detektatzea da.
Arrazoiak aztertu eta gero hauek izango lirateke gehiegi ematen direnak:

Familiako giroa:


Familian bizi duten giroa izaten da gazteen ikasketetan gehien eragiten duen faktoreetako bat. Gurasoen jarrera gogor edo zorrotzegia, anai-arreba txikiagoren batek eragindako zeloak, maitasun falta, norbere gaitasun eta ahalmenekiko konfiantzarik eza, etab. izan daitezke eskolako porrotaren arrazoiak.

Motibazio falta:


Gure seme-alabek nota txarrak ateratzeak ez du esan nahi ezinbestean ikasteko gaitasunik ez dutenik. Adibide batzuk emateko, Einstein adimen urrikotzat jo zuten eskolan, eta Goethe idazle handiak ez omen zuen ortografian gutxieneko maila gainditzen. Gaztea desmotibatua dagoenean, oso gauza normala da ikasketetan ere mailarik ez ematea.

Arazo fisiko edo psikologikoak:


Ez dira sarritan gertatzen, baina ezin dira aldez aurretik baztertu; izan ere,
batzuetan eskolako errendimendu baxua (porrotera iritsi gabe ere) arrazoi
fisiologikoengatik izan daiteke: entzumen- edo ikusmen-arazoak, hizketaren
ingurukoak, dislexia eta abar. Normalean adinez gazteagoak diren umeei erasaten dieten faktoreak izan ohi dira, eta diagnostikatu ondoren, lan
bereziarekin edota laguntza-geletan gainditzen dira.