Kaixo irakurleok:
Blog honen bidez saiatuko naiz eskola porrotari buruzko gehiago ikastarazten.
Irakurri, ikusi eta entzun arretaz! Baliagarria izan daiteke eta!

2010-04-21

Arazo larria dugu

Eskola porrota gaur egun hezkuntza sistemak bizi duen arazo larrienetako bat da. Porrotaren ondorioen garrantzia eskolaren esparrutik at hedatu da, eta herrialde garatu guztietan dago maila batean edo bestean zabalduta. Datuek argi erakusten dute zenbaterainokoa den arazoa. Guraso eta hezitzaileen lan komuna oinarrizkoa da hazten ari den errealitate kezkagarri honi aurre egiteko. Arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea da


Kalitate eta Ebaluazio Institutu Nazionalaren datuen arabera (INCE), Espainiako ikasle nerabeen herenak, DBH-ko ikasleak, alegia, kalifikazio negatiboak ditu. Irakaskuntza ertainean ikasleen %32 ikasturtea errepikatzen du, %35 ez du 2. DBH ongi amaitzen, %48 ez du batxilergoa gainditzen, unibertsitatean ikasketak uzten dituztenen portzentajea, berriz, %50ekoa da.

Espainian lau haurretatik batek porrot egiten du ikasketetan, horrek dakartzan arazoak kontuan hartuz, baita psikikoak ere. Matematika, hizkuntza eta ingelesa dira eskola porrot portzentajerik altuena eragiten duten gaiak. Europako batez besteko datuak kontuan hartuz (%20), Espainiako porrot indizea %29koa da gutxi gorabehera, Portugal soilik dago Espainiako estatuaren aurretik, %45ekin gutxi gorabehera. Estatistika ofizialek adierazten dute eskola porrotik handiena duen komunitatea Kanariar Uharteak dela %35,8ko portzentajearekin; Asturiasek du portzentajerik baxuena %14,4koarekin eta Nafarroak jarraitzen dio %17,3koarekin. Euskal Autonomi Erkideagoko portzentajea %17,5ekoa da.